XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mailegu-emailea maileguz emandako kapitalarekiko hartzekoduna da, eta mailegaria jasotako kapitalarekiko zorduna.

Zordun edo mailegariak bere mailegu-emaile edo hartzekodunari hartutako kapitala gehi kantitate bat (hots, interesa) itzuli beharko dio.

Definizioa.

Interesa zera da: Denboraldi mugatu batean maileguz emandako kapital batek produzitzen duen irabazia.

4.2. INTERES-KALKULURAKO ELEMENTUAK: KAPITALA, DENBORA ETA KORRITUA.

Mailegu-eragiketak zorduna eta hartzekodunaren artean hitzartzen diren baldintza batzuren arabera egiten dira.

Baldintza hauek zerak dira: kapitalaren kantitatea, denbora, hau da, kapitala ematen den unetik zordunak itzultzen duen arteko denbora; eta, azkenik, tasa edo korritua.

Azter ditzagun elementu hauek: a) Kapitala.

Maileguz emandako kantitatea da.

Kantitate hau produkzio-ondasunak erosteko erabiltzen denean, ondasun horien bidez (makina bat, adibidez) beste ondasun batzuk produzitzen direnean alegia, kapitala inbertitu egin dela esango dugu.

Inbertsioa eta kapitala elkarri oso lotuak daude, beraz.

Gogora ezazu kapitala produkzio-faktore bat dela.

Gaur egun, kapitala Aurrezki-kutxek, Bankuek eta erakunde finantzariek ematen dute maileguz.

b) Denbora.